XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zortzigarren gaia: BERRIKUSKETA Hiztegia, egitura eta adierazpidea sailetan berrikusketa egiteko denboraldi bat hartuko dugu ikasturtearen amaian.

Orain arteko ariketa multzoetan landu eta agertu dena errepikatu beharko litzateke hemen.

Irakasleak kontutan hartu behar du bere taldean zer landu behar den oraindik sakonago, eta dagozkion ariketak egiten eman beharko du denboraldi hau.

Motelen dabiltzan haurrak talde batean edo bitan bildu eta hauekin saiatu beharko luke irakasleak, beste haurrak beste ariketa edo lanetan jartzen ditugularik: margoketan, fitxak egiten edo antzeko zerbaitetan.

Bereziki, taldea haundia denean, zenbait hizkuntz ariketa talde osoan eginez gero, talde txikiagotan lantzeari ekin beharko dio irakasleak.

Geroago, berriro eduki berdinak talde osoan lantzeari ekiten zaiolarik.

Ahoskatze lanak ere zailtasun haundieneko hotsetan egin beharko ditugu.

Hala ere, beste zenbait egitura erritmiko ere eskaintzen dugu.

Baina unitate hau errepikapen soila gerta ez dadin eta, era berean, ezta aspergarri ere, gainerantzeko sail guztiak berriak agertzen ditugu.

EGITURA
zait / zaizkit
zaizu / zaizkizu
zaio / zaizkio.

Egitura hauek lantzen hasi aurretik honako abesti hau ikasiko dute haurrek: